Kongresurako hautagaia Bizkaitik
Lantik-eko Negozioaren Arreta eta Kudeaketa Saileko teknikaria den Oihane Agirregoitia Martínezek (Bilbo, 1980) Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko hauteskunde-zerrenda ixten du.
Deustuko Unibertsitateko Industria Antolaketako ingeniaria, IKTen sektorean zazpi urte baino gehiagoko esperientzia duena, Bilboko Udaleko zinegotzi ere izan da 12 urtez, eta Gazteria eta Kirola, Berdintasuna eta Aniztasunaren Kudeaketa, Herritarren Arreta eta Partaidetza arloetako arduraduna izan da. Gainera, Gobernu Onaren, Nazioarteko Harremanen, eraldaketa digitaleko proiektuen eta Europako funtsen kudeaketaren arduraduna da. MercaBilbao eta Bilbao Zerbitzuak, Bilbao Kirolak eta BilbaoTIKko presidentea izan da.
Ezkondua eta seme eta alaba baten ama, Agirregoitiari erronkak gustatzen zaizkio, gauza berriak ikastea, pertsona desberdinak ezagutzea eta taldean lan egitea, bere pasio handiak familia eta lagunak, musika, kirola egitea, hondartzara joatea, eta bere momentuak bakarka izatea, pentsatzera gelditu ahal izateko.
Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.
Aitor Esteban Bravo
Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea
Imanol Landa Jauregi
Nerea Renteria Lasanta
Ager Izagirre Loroño
Maitane Ipiñazar Miranda
Amaia del Campo Berasategi
Oihane Agirregoitia Martínez
Nerea Ahedo Ceza
M. Dolores Etxano Varela
Igotz López Torre
Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.
Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).
Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.
Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.
Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.
Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.
Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.
Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.