Kongresurako hautagaia Arabatik
Mikel Legarda Uriarte (Bilbo, 1956) EAJ-PNVko diputatua da Kongresuan, Araba ordezkatzen, eta 2015etik duen eserlekua mantentzen du. Gasteiztarra adopzioz, Legarda Euskal Taldearen erreferentzia juridikoa da eta Konstituzio; Justizia; Defentsa; Herrizaingo Saila eta Lurralde Politikaren batzordeen bozeramailea da.
Profil diskretukoa, ibilbide luzea du euskal administrazioan, eta aditua da Gernikako Estatutuan, Konstituzioan eta autogobernuarekin eta Estatutuaren garapenarekin zerikusia duen guztian. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta berehala ekin zion karrera profesional bati. Ibilbide hori Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridiko nagusiekin lotuta egon da beti, eta letradua da 1983tik. Zeregin hori hainbat izendapen-lanposturekin konbinatu du, eta horien artean nabarmentzekoa da Segurtasuneko sailburuordearena, ardura hori 10 urtez bete baitzuen. Gainera, Legarda Konstituzio Gaietarako aholkularia, Transferentzien zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Autonomia Garapen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria izan da.
Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.
Mikel Legarda Uriarte
Ane Miren Atín Ruiz de Viñaspre
Anartz Gorrotxategi Elorriaga
Maite Cortazar Agüera
Almudena Otaola Urkijo
Rosa Peral Díez
Juan Carlos Medina Martínez
Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz
Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.
Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).
Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.
Konprometituta gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.
Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.
Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.
Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.
Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.