Gipuzkoa 2023

Maribel Vaquero

Kongresurako hautagaia Gipuzkoatik


Maribel Vaquero Montero (Urnieta, 1970) Euskal Taldearen bozeramailea da Kongresuan eta Euskadiren erreferentzia da Madrilen.

Maribel Vaquero

Diputatua Gipuzkoako zerrendatik, bi legegintzalditan Senatuko Euskal Taldearen bozeramaile-alboko ardura ere izan du eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Urnietako zinegotzia ere izan da. Vaquerok Zuzenbidea eta Erakunde Publikoetako gradu bat ikasi zituen.

Bi alabaren ama da eta familiarekin paseoak ematea maite ditu, baita dantzatzea, irakurtzea eta lagunekin bazkaltzea. Kongresuan Euskadiren ahotsa bitartekaririk gabe entzun dadin lan egiten du eta euskal herritarren interesak defendatzen ditu.

Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.

Taldea

Maribel Vaquero Montero

Joseba Agirretxea Urresti

Josu Arraiz Aranburu

Olatz Peón Ormazabal

Loreto Osa Ocón

Iñigo Barandiaran Benito


Luke Uribe-Etxebarria Apalategi

Mertxe Garmendia Bereziartu

Rafa Uribarren Axpe

Egistasmoa

1

Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.

2

Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.

3

Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).

4

Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta herritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.

5

Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.

6

Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.

7

Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.

8

Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta konprometituta gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.

9

Fiskalitate bidezko eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.

10

Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.