Kongresurako hautagaia Bizkaitik
Senatuan eskarmentu handia metatuta, María Dolores Etxano Varelak (Ondarroa, 1968) beste behin ere EAJ-PNV ordezkatuko du Goi Ganberan. Enpresa Zientzietan lizentziaduna, bere ibilbide profesionala enpresa pribatuan zein Administrazio Publikoan garatu du. Jeltzaleen bozeramailea da honako batzorde hauetan: Berdintasuna; Ogasuna; Aurrekontuak; Funtzio Publikoa; Gazteria eta Haurrak; Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirolak; Autonomia Erkidegoak; Genero Indarkeriaren aurkako estrategiei buruzko Senatuaren Txostenaren Jarraipen Berezia; eta Kontuen Auzitegiarekiko Harremanen Batzorde mistoa.
Feminista, herritarren bizitzarako mesedegarri eta lagungarri diren politika publikoen defendatzailea eta Euskadirekin konprometitua, bere Senatuko lanean nabarmendu behar da emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerrarazteko Estatu Ituneko neurrien jarraipenean edo legegintzaldian lortutako aurrekontu-akordioen betetze-mailaren jarraipenean izan duen inplikazioa. Ondarrutarra goitik behera, bere herriko Udaleko zinegotzia ere bada, bertan hainbat urtetako esperientziarekin, alkateorde eta oposizioko EAJ-PNVko bozeramaile ere izan baita. Bere denbora librea familiaren, lagunen, irakurketaren eta zinemaren artean banatzen du, eta, ahal duen guztietan, korrika egitera edo ibiltzera ateratzen da, itsasoa eta mendia elkartzen diren Ondarroako paisaiaz gozatzeko.
Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.
Aitor Esteban Bravo
Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea
Imanol Landa Jauregi
Nerea Renteria Lasanta
Ager Izagirre Loroño
Maitane Ipiñazar Miranda
Amaia del Campo Berasategi
Oihane Agirregoitia Martínez
Nerea Ahedo Ceza
M. Dolores Etxano Varela
Igotz López Torre
Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.
Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).
Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.
Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.
Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.
Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.
Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.
Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.