Kongresurako hautagaia Gipuzkoatik
Luke Uribe-Etxebarria Apalategik (Beasain, 1965) hirugarren aldiz jarraian ordezkatzen du Gipuzkoa Senatuan. Euskal Taldearen bozeramaile lanak egiten ditu honako batzorde hauetan: Kanpo Gaiak; Iberoamerikako Gaiak; Industria eta Turismoa; Defentsa; Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa; Eraldaketa Digitala; Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak; eta RTVE Korporazioaren eta bere sozietateen Legebiltzarreko Kontrola.
Uribe-Etxebarria Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta prestakuntza hori Europako Zuzenbideko diplomaturarekin (Lovainako Unibertsitatea) eta Enpresen Kudeaketa eta Enpresen eta Lurraldeen Lehiakortasuneko masterrarekin (Deustuko Unibertsitatea) osatu zuen. 1989 eta 1995 bitartean, Euskadik Bruselan duen bulegoan egin zuen lan -geroago, Europako Erakundeen aurrean Euskadiren Ordezkaritza bihurtu zen-, eta ondoren, 1999ra arte, Europar Batasuneko funtzionarioa izan zen. 2001etik 2019era, Senatura iritsi zen arte, legebiltzarkidea izan zen Gipuzkoa ordezkatuz. Asteasun bizi da eta bertan zinegotzi izan da hainbat legegintzalditan. Musikazalea, gastronomiazalea eta Errealeko bazkidea da.
Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.
Maribel Vaquero Montero
Joseba Agirretxea Urresti
Josu Arraiz Aranburu
Olatz Peón Ormazabal
Loreto Osa Ocón
Iñigo Barandiaran Benito
Luke Uribe-Etxebarria Apalategi
Mertxe Garmendia Bereziartu
Rafa Uribarren Axpe
Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.
Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).
Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta herritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.
Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.
Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.
Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta konprometituta gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.
Fiskalitate bidezko eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.
Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.