Araba 2023

Juan Carlos Medina

Kongresurako hautagaia Arabatik


Juan Carlos Medina Martínez (Añana, 1968) senataria izan da azken bi legegintzaldietan, eta Goi Ganberan bere kargua berreskuratzeko aukera izango du berriro. Taldeko bozeramaile izan da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordean, Eskaeretakoan, Despopulazio eta Erronka Demografikokoan eta Tokiko Erakundeetakoan.

Juan Carlos Medina

Azken ordezkaritza hori, hain zuzen ere, duela 24 urtetik Añanako alkate gisa izandako esperientziak eragin du; postu hori betetzen jarraituko du joan den maiatzaren 28an herritarren gehiengoaren babesa jaso ondoren.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa da, Gasteizen ikasi zuen lehenik eta Zaragozan gero, baina oso argi zeukan bere bizilekua eta lantokia Añana izango zela, eta hori lortu du, sektore elektrikoari lotutako enpresa bateko gerentea baita, nahiz eta bere okupazio politikoagatik gaur egun eszedentzian dagoen.

Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.

Taldea

Mikel Legarda Uriarte

Ane Miren Atín Ruiz de Viñaspre

Anartz Gorrotxategi Elorriaga

Maite Cortazar Agüera


Almudena Otaola Urkijo

Rosa Peral Díez

Juan Carlos Medina Martínez

Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz

Egistasmoa

1

Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.

2

Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.

3

Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).

4

Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.

5

Konprometituta gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.

6

Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.

7

Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.

8

Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.

9

Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.

10

Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.