Kongresurako hautagaia Bizkaitik
Imanol Landa Jauregik (Getxo, 1966) Diputatuen Kongresuan eserleku bat eskuratu nahi du EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendako hirugarren postutik. Azken bi legegintzaldietan senatari gisa jardun du, eta bere lan parlamentarioa Goi Ganberako Mahaiko bigarren idazkari moduan izan duen ardurarekin osatu du.
Senatuko gobernu-organoan egindako lanaz haratago, non bere zuzentasun eta koherentziagatik baloratua izan den, Euskal Taldeko kide gisa Justizia, Garapenerako Nazioarteko Erregelamendu eta Lankidetza batzordeetan bozeramaile ere izan da.
UPV-EHUn Zuzenbidean lizentziatu eta Deustuko Unibertsitatean graduondoko ikastaro bat egin ondoren, zortzi urtez Bilboko abokatu-bulego batean lan egin zuen. Bertan, abokatu gisa trebatu ondoren, tokiko administrazio publikoen kudeaketara hurbildu zen. 24 urte bete dira Landak Getxoko Udalean ibilbide politiko aktiboa hasi zuenetik zinegotzi, Lehendakaritzako zinegotzi eta bozeramaile izanik, eta, 2007tik 2011ra, alkate. Urte hauetan, Euskal Fondoaren eta EUDELen lehendakaritzarekin uztartu du bere lana.
Ezkondua, bi alaba eta seme baten aita, indie eta rock musika ona atsegin ditu; baita mendi-ibilaldiak, Areetako kaitik Algortako Portu Zaharrera egiten dituen paseoak, eta familia eta lagunekin mahai baten inguruan egiten dituen topaketak ere; euskarazalea, euskalki ezberdinen musikaltasunarekin eta berezitasunekin gozatzen du.
Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.
Aitor Esteban Bravo
Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea
Imanol Landa Jauregi
Nerea Renteria Lasanta
Ager Izagirre Loroño
Maitane Ipiñazar Miranda
Amaia del Campo Berasategi
Oihane Agirregoitia Martínez
Nerea Ahedo Ceza
M. Dolores Etxano Varela
Igotz López Torre
Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.
Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).
Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.
Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.
Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.
Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.
Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.
Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.