Kongresurako hautagaia Bizkaitik
Igotz López Torrek (Zamudio, 1974) lehen aldiz ordezkatzen du Bizkaia Senatuan. Bere jaioterriko alkate izan zen 2011tik 2023ko hauteskundeetan pauso bat albora ematea erabaki zuen arte, Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateko buru ere izan da. Euskal Taldearen bozeramailea da hainbat Batzordetan: Justizia, Toki Erakundeetan, Trantsizio Ekologikoan, Garraioetan eta Mugikortasun Iraunkorrean, Etxebizitzan eta Hiri Agendan, Kulturan, Erregutze-batzordeetan, Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorreko kidean eta Arartekoarekiko Harremanetarako Batzordean.
Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta hainbat graduondoko eta ikastaro aditu egin ditu, besteak beste, Arrasateko Unibertsitateko Toki eta Lurralde Erakundeen Gobernu eta Zuzendaritza Exekutiboarena. Kudeaketa publikoan aritu aurretik, 11 urtez hainbat bankutan zuzendaritza-ardurak izan zituen. Ezkonduta eta bi alabaren aita, bere poztasunik handiena bere familiarekin bidaiatzea da. Plazer horrekin konpentsatu egiten du alkate gisa izan dituen ardurengatik aparkatuta utzi behar izan dituen beste zaletasun batzuen gabezia, hala nola, sukaldaritza, saskibaloia edo urpekaritza.
Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.
Aitor Esteban Bravo
Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea
Imanol Landa Jauregi
Nerea Renteria Lasanta
Ager Izagirre Loroño
Maitane Ipiñazar Miranda
Amaia del Campo Berasategi
Oihane Agirregoitia Martínez
Nerea Ahedo Ceza
M. Dolores Etxano Varela
Igotz López Torre
Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.
Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).
Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.
Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.
Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.
Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.
Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.
Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.