Araba 2023

Ane Miren Atín

Kongresurako hautagaia Arabatik


Euskal Herriko Unibertsitatean Politika Zientzietan eta Administrazio Publikoaren Kudeaketan lizentziatua, Ane Miren Atín Ruiz de Viñaspre (Vitoria-Gasteiz, 1993) Mikel Legardaren ostean aurkezten da EAJ-PNVren Diputatuen Kongresurako hautagaitzan.

Ane Miren Atín

Eskarmentu handia du Gorte Nagusietan, Senatuko Euskal Taldearen aholkulari gisa aritzen baita 2016tik, nazioarteko harremanen, 2030 Agendaren eta garapen iraunkorreko helburuen, familia-eskubideen, haurren eta nerabeen eskubideen edo osasunaren arloetan arreta jarriz.

Mediterraneoaren eremu geografikoan kokatutako Nazioarteko Harremanetako Masterra ikasi zuen, (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), baita Eskola Diplomatikoaren Europar Batasunari buruzko ikastaroa ere.

Bere zaletasunik handiena abestea da eta pasio honetaz koru batean abestuz gozatzeko aukera du. Maite du lagunekin denbora pasatzea, bazkariak antolatzea, familiarekin aperitiboa hartzea eta kultur eta kirol ekitaldiez gozatzea.

Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.

Taldea

Mikel Legarda Uriarte

Ane Miren Atín Ruiz de Viñaspre

Anartz Gorrotxategi Elorriaga

Maite Cortazar Agüera


Almudena Otaola Urkijo

Rosa Peral Díez

Juan Carlos Medina Martínez

Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz

Egistasmoa

1

Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.

2

Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.

3

Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).

4

Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.

5

Konprometituta gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.

6

Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.

7

Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.

8

Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.

9

Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.

10

Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.