Kongresurako hautagaia Arabatik
2015etik Arraia-Maeztuko alkatea eta 2019tik Arabako Mendialdeko Kuadrillako presidentea, Anartz Gorrotxategi Elorriaga (Vitoria-Gasteiz, 1986) hirugarren postuan dago EAJ-PNVren Arabako plantxan Kongresurako hauteskundeetan.
36 urterekin, Arabako Foru Aldundiko Lurralde Oreka eta Lurralde Antolaketako foru diputatu izatera heldu zen, Arabako udalerri eta herrientzako ezinbesteko departamendua dena. Bere herriarekin eta Mendialdeko koadrilarekin konprometitua, Arraia-Maeztuko alkate bezala kudeaketa arduratsua bete zuen, dedikazio eta auzokideekin hurbiltasun handia izanik.
Eraikuntza Proiektuen Garapen eta Aplikazioetako goi-mailako teknikaria, eta delineatzailea lanbidez, bere zaletasunen artean ingurune naturaletan kirola egitea dago. Ezkonduta dago eta bi alaba eta seme baten aita da.
Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.
Mikel Legarda Uriarte
Ane Miren Atín Ruiz de Viñaspre
Anartz Gorrotxategi Elorriaga
Maite Cortazar Agüera
Almudena Otaola Urkijo
Rosa Peral Díez
Juan Carlos Medina Martínez
Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz
Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.
Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).
Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.
Konprometituta gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.
Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.
Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.
Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.
Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.