Bizkaia 2023

Aitor Esteban

Kongresurako hautagaia Bizkaitik


Aitor Esteban Bravo (Bilbo, 1962) Kongresuko Euskal Taldeko bozeramailea da 2013tik eta Euskadiren erreferentzia da Madrilen. Azken legegintzaldietan, lan hori Kanpo Gaietako Batzordeko bozeramaile-lanarekin batera betetzen du.

Aitor Esteban

Aniztasuna maite duen pertsona, gaztetatik egon da politikarekin lotuta. 16 urterekin alderdi jeltzalean afiliatu zen eta lau urte geroago EGIko Kontseilu Nazionaleko idazkari izendatu zuten. Esparru pribatuan ekin zion bere lan-ibilbideari, eta, geroago, Bizkaiko Foru Aldundian sartu zen, bertako bozeramaile eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente izan zelarik. 2004tik Kongresuko diputatua da. Aitor Esteban, gainera, Zuzenbidean doktorea da Deustuko Unibertsitatean, eta Zuzenbide Konstituzionala eta Euskadiko Sistema Instituzionala irakasgaietako irakasle izan da zentro horretan bertan. Amerikako indiar kulturan aditua eta indigenen legerian ikastuna ere bada.

Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.

Taldea

Aitor Esteban Bravo

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea

Imanol Landa Jauregi

Nerea Renteria Lasanta

Ager Izagirre Loroño

Maitane Ipiñazar Miranda

Amaia del Campo Berasategi

Oihane Agirregoitia Martínez


Nerea Ahedo Ceza

M. Dolores Etxano Varela

Igotz López Torre

Egistasmoa

1

Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.

2

Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.

3

Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).

4

Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.

5

Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.

6

Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.

7

Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.

8

Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.

9

Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.

10

Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.