Kongresurako hautagaia Bizkaitik
Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu izendatu berritan, Ager Izagirre Loroño (Larrabetzu, 1970) bosgarren postuan aurkeztu da Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren hautagaitzan.
Mungiako alkate izan zen 2015etik azken hauteskundeetan albora pauso bat ematea erabaki izan zuen arte, 2003tik 2011ra bitartean zinegotzi ere izan eta gero; lehenago Larrabetzuko Udalean ere zinegotzi izan zen, 1995etik 1999ra.
Zuzenbidean lizentziaduna, abokatu gisa jardun zuen, eta, ondoren, Toki Administrazioko funtzionario izan zen 2002tik. Bere lan-ibilbidearen zati handi bat Elgoibarko Udalean egin zuen, kontu-hartzaile gisa lehenik, eta Antolaketa eta Pertsonaleko arduradun gisa gero.
Ager Izagirre ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu. Sukaldean egiten eta irakurzale amorratua, gozatzen du "nire jendearekin egotearekin, batez ere Mungian". Udalerri horretan "edozein txokotatik paseatzea” gustatzen zaio.
Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.
Aitor Esteban Bravo
Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea
Imanol Landa Jauregi
Nerea Renteria Lasanta
Ager Izagirre Loroño
Maitane Ipiñazar Miranda
Amaia del Campo Berasategi
Oihane Agirregoitia Martínez
Nerea Ahedo Ceza
M. Dolores Etxano Varela
Igotz López Torre
Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.
Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.
Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).
Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta hiritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.
Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.
Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.
Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.
Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta hitzemanda gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.
Fiskalitate bidezkoa eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.
Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.